2009. urtean sortutako enpresa da Ogatza S.L. Legazpi da gure enpresa txikiaren sorterria, eta ondorioz, bertatik abiatuta gauzatzen ditugu jarduera guztiak. Nolanahi ere, Euskal Herri osora zabaltzen ditugu hegoak, eta zuzeneko harremana eskaintzen diegu hemengo zein hango gure bezero guztiei: bezeroak zer nahi, huraxe eskaini.

Kalitatezko eskaintza egitea dugu helburu nagusi; izan ere, aukeran ditugun zerbitzu guztietan, ororen gainetik, kalitatea bermatzen dugu. Eta horretarako, etengabe gabiltza hobekuntzaren ildoari jarraiki, aurrerapausoak eman eta punta-puntako tresnak eskuen artean izateko lanean. Bezeroen premiei hobekien egokitzen zaien hura eskaini ahal izateko, buru-belarri jarduten dugu beti.

Eta ezin ahaztu gure enpresak ingurumenari begira duen konpromisoa. Produktu ekologikoak eta nola edo hala ingurumena zaintzen dutenak dira eskaintzen ditugunak. Era horretan, gai horrekin kezkatuta dagoen bezeroak erabateko ziurtasuna izango du.

Ingurumena ez ezik, euskara ere giltzarria da gurean. Hala, Bai Euskarari kanpainako "Zerbitzua Euskaraz" ziurtagiria lortu genuen 2011. urtean. Ondorioz, euskaraz datorkigun bezeroari, atsegin handiz erantzungo diogu euskaraz.

 

 

?>